We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

INNER

by INNER

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Includes unlimited streaming of INNER via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 5 days
    Purchasable with gift card

      €3 EUR or more 

     

1.
Ahul 03:23
Ahulak garela sentitu sinistu dugu odol jario batek mugitu gaituen arte
2.
Elurtea 04:36
Gizakia beldur da existentzia ezaz ikusiko ez duen bere memoriaz eta maitasunaz Paktu bat herioren bizkarrean memorian eternala izatea azken urteetan bizitzaz gogoratu beharrean ostean, elurte bat bezala, gogoratua izatea Beldur naiz nire existentzia ezaz ikusiko ez dudan besteen maitasunaz Osteko epaiketa horretan ikusiko ez dudan absoluzioaz, nire memoriaz
3.
Herra 05:06
Luze doa mina mina luze doa Erren doa nostalgiaren mina zelai zaharretik zehar sendaezina de herra dauka, mingarria oso, buruan Orojakile koherenteek sarean predikatzen dute iragan ilun distopikoa helburu bilakatu arte
4.
Ametsak betetzeak zein zentzu du Beraiek badira mugitzen nautenak? Itzal ez dadin argia itzal ez dadin barne sua Desertua gurutzatuko nuke ametsetatik urruntzearen truke benetan... mugimendua da nire eguneroko errutina eta ez dut kaos honetatik atera nahi ametsak hesiak badira etorkina da gure arima Ametsak helburu badira ezin da ospatu bizia eta...festa amaitu da

about

Abesti bilduma hau Iparragirre Rock Elkartean Edorta Apraiz eta Julen Agirreren gidaritzapean grabatu eta nahastu da 2021eko iraila eta 2022ko urtarrilaren artean.

Azaleko argazkia: Hibai Agorria
Argazkiak: @oierelo

credits

released February 14, 2022

Inner 2020an Fidal eta Edortak sortutako taldea da. Estilo lasaiago bat egiteko asmoz bata besteari ideiak botatzen hasi ginen, proiektu akustiko bat egitea abiapuntu genuelarik. Abestiak forma hartzen joan ziren heinean bateria bat sartzeko ideia edo beharra azaldu zen, eta, horrekin batera, baxua gehitzeko unea ere iritsi zen.

Betidanik lagun diren Musa eta Remen gehitu zitzaizkigun taldera 4kotea osatzeko. Aldaketa honekin aurrez lantzen genuen estiloaren mugak ezabatu eta proiektu akustiko izatetik talde izatera pasa ginen, etxeetan sortutako
abestiak lokalean garatuz.

Estilo aldetik denetik edaten dugu: Pedro The LIon, Anari, Weezer... izan daitezke erreferenteetako batzuk baina ez dakigu zehazki zein estilotan kokatu daitekeen, eta, egia esanda, berdin digu. Momentu bakoitzak eskatzen digunaren bila goaz, momentu lasaiak eta gogorragoak uztartuz.

I N N E R

license

tags

about

INNER Guernica, Spain

Inner 2020an sortutako taldea da, printzipioz, estilo lasaiago bat egiteko asmoz, baina lokalean garapen bat izan duena, gaur egunera arte. Pedro The Lion, Anari, Weezer... izan daitezke erreferenteetako batzuk, baina ez dakigu estilo batean kokatzen, eta, egia esanda berdin digu. Edorta, Fidal, Musa eta Remenek osatzen dugu Inner. ... more

contact / help

Contact INNER

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like INNER, you may also like: